2008-10-27

Angiozarren pintatzen

Urriaren 26an, domekan, pintatzera irteera bat egitera animatu zen elkarteko talde bat.
Goizeko 9etan lokalean elkartu eta kotxeak hartuta abiatu ginen Angiozarrera.
Pintatzeko motibo bila buelta batzuk eman ostean, Ortzi taberna zenaren terrazan leku ezin hobea aurkitu genuen. Aukeratutako motiboa, nahiko tradizionala, handik elizako kanpandorrea.
Giro ezin hobea izan genuen, eta ikasteko aukera ere handia izan zen; beraz, arrakasta ikusita, ekintza hau errepikatzeko gogoarekin joan ginen etxera.
Goizean zehar ateratako irudi batzuk ikusteko aukera Youtube-n daukazue:

No hay comentarios:

Publicar un comentario